Olarte eta Otalora kaleen arteko eskailera itxita egongo da hilaren 18tik 23ra

Mireia Bikuña 2017ko urt. 13a, 16:54

Arrasateko Mural Art taldeak hango margotze lanak egingo ditu tarte horretan. Lehenengo horma prestatu eta ostean, margotu. Herritarrek, boto bidez, aukeratu zuten gune horretarako nahi zuten irudia. Alegia, Joana Mancisidorrek egindako lana. "Eskailerak agerian" uzten dituena.

Ekimena Arrasateko Mural Art taldearena da eta Arrasateko Udalaren laguntza izan du. Sei zirriborro aurkeztu zituzten muralisten taldeko lau kidek. Ostean, herritarrek aukeratu dute euren gustukoena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak