Zuhaitz feria antolatu du Arrasateko Udalak urtarrilaren 21erako

Jokin Bereziartua Lizarazu 2017ko urtarrilaren 9a

Iazko zuhaitz feria, Seber Altube plazan.

Hileko hirugarren zapatuko baserritarren azokarekin batera, zuhaitz feria egingo dute urtarrilaren 21ean Seber Altube plazan (08:00-14:00). Aurtengo ferian sei mintegi egongo dira: Zaldibarko Areitio, Igorreko Artadi, Zaldibarko Belar, Gatikako Etxebarria, Zarauzko Lurberry eta Arrasateko Udalatx.

Ikusgai eta salgai egongo diren espezieen artean honako hauek aurkitu ahalko dira: fruta-arbolak, koniferoak, basoko landare autoktonoak eta lorategietakoak, basoko fruitu txikiak eta ekologikoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak