Maria Ubarretxena: "Alderdi guztiek babestu dute Memoriaren Plaza eta eskertzekoa da"

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2016ko aza. 30a, 12:41

Arrasateko alkatea gaur goizean Arrasate Irratian izan da Memoriaren Plaza ekimenaren inguruan berbetan eta baita Arrasateko Udalak parte hartzen duen eta bizikidetza lantzea helburu duen Major of Peace proiektuaren gainean. Hemen duzue elkarrizketa osoa entzungai.

Herritar askoren bihotza ukitu du dagoeneko astelehena geroztik Herriko plazan dagoen Memoriaren Plaza ekimenaren karpan batu eta jaso diren testigantzek, eta baita alkatearena ere: "Arrasatera ekarri aurretik Donostian izan nuen ekimena bertatik bertara ezagutzeko aukera mahai inguru baten parte hartu nuen-eta. Negar malkoak atera zitzaizkidan orduan; eta asteleheneko inaugurazio ekitaldian ere nekez eutsi nien berriz ere malkoei". Ubarretxenaren esanetan, Gogora Institutuak asmatu egin du memoriaren gaia giza ikuspuntutik lantzen, pertsonek bere sentimendu gordin guztiak mahai gainean jartzen dituztelako, eta zera gaineratu du: "gizakiak garen heinean ukitu egiten zaitu edozein biktimaren testigantza horiek".

Herritarren partetik orain arte jasotako feed-backa positiboa dela dio, horren erakusle, karpa lepo bete dela egunotan. Herritarrei karpan dagoen kabinan euren testigantza pertsonalak uzteko proposamena egin die, "memoria guztion artean osatu behar dugulako". Era berean, eskertu egin du, berriz ere Udaleko ordezkari politiko guztiek ekimena babestea eta txalotu ere bai, alde bietako herriko biktimek euren herriko plazan bizipenak kontatzeko erakutsi duten prestutasuna eta beharra.

Alkateak berretsi egin du bizikidetasunaren alde lan egiteko Udalak duen konpromisoa egunotan jasotzen ari diren eskaerei erantzuteko asmoa erakutsita. Horiek guztiak kontatu ditu Arrasate Irratiko -FM 107.7- Igo Autobusera! saioan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak