-Ze lanketa egin du Baleikek aurrekontuen aurrean?
Gure helburua beti ere partaidetza sustatzea da eta ildo horretan, aurrekontuak hausnartu, baloratu eta zirkuluaren baitan jartzen ditugu, denon artean erabakiak hartzeko. Proposamenak garatu eta gure artean bilduz hartuko ditugu jarraitu beharreko bideak. Eragile batzuekin ere biltzen gabiltza, horien eskakizunei forma ematen saiatzen gara aurrekontuetan isla izan dezaten.
-Udal gobernuak 2017rako zehaztu duen aurrekontu proposamenaren aurrean ze iritzi dauka Baleikek?
Arrasateko Gobernu Taldeak, orain arte izan diren udal gobernu guztiak bezala, prozesu itxiak erabili dituzte aurrekontuak lantzeko orduan, beste udalerrietan zabaltzen ari diren eredu parte-hartzaileei muzin eginez. Adibideak zabaltzen ari dira beste hainbat lekuetan, herriko bizilagunen eskuetan erremintak jarrita, guztiok ordaintzen ditugun zergak zein proiektutan inbertitu behar diren herritarren artean erabakitzeko. Baleikeren partaidetzarekiko konpromisoan jarraituz, aurrekontu parte hartzaileak ahalbidetzeko emendakin bat aurkeztuko dugu, metodologia zehatzak planteatuz. Mahai informatzaileak jarriko ditugu kaleetan kudeatzeko eredu berri bat posible dela erakutsiz, 2018ko aurrekontuak partehartzaileak izan daitezen, egun Barakaldo, Irun edo Gasteizen gertatzen den bezala.
-Ze beste emendakin aurkeztu duzue?