Emakume Etxeak saretzen, bertsoz bertso

Maider Arregi bertsolari oñatiarra kantuan, 'Testurak' saioaren hasieran.

Emakume Etxeen sareak antolatutako Testurak bertso saio feminista egin dute gaur, egubakoitza, Arrasateko Emakume Txokoan. Ainhoa Agirreazaldegi, Maider Arregi, Nerea Elustondo eta Oihana Bartra bertsolariek hartu dute parte eta Maite Berriozabal aritu da gai-jartzaile lanetan. 20 bat lagun elkartu dira. 

Emakume Etxeen sareak antolatu dute ekitaldi berezia. Sare hori osatzen dute Arrasateko Emakume Txokoak, Azpeitiko Emakumeen txokoak, Basauriko Marieneak, Donostiko Emakumeen Etxeak, Durangoko Andraguneak, Eibarko Andretxeak, Ermuko Emakumeen Topalekuak eta Ondarroako Etxelilak. Gaur Arrasaten egin du geldialdia ekimenak, goi mailako gonbidatuekin.

Bertsolaritzak, betaurreko moreak jantzita

Zer den Testurak? Antolatzaileek argi azaldu dute: "Emakumeen Etxeetan sustatzen diren prozesuei esker emakumeak espazio publikoaren arlo desberdinetara heldu dira eta, besteak beste, gero eta emakume gehiago aritzen dira bertsolaritzan eta gainera betaurreko moreak jantzi dituzte. Horregatik Emakumeen Etxeen Sarearen sorrerarekin batera emakume bertsolariekin ekimena egitea proposatu dugu, elkarren arteko zubi-lana bultzatuz". 

Erlazionatuak

Testurak bertso saio feminista Arrasateko Emakume Txokoan

Arrasate

Ainhoa Agirreazaldegi, Maider Arregi, Nerea Elustondo eta Oihana Bartra bertsolariek hartu dute parte Emakume Etxeen Sareak antolatutako Testurak b...
Emakume Etxeak eta bertsolariak eskutik

Arrasate

Emakume Etxeen sareak antolatu duen Testurak bertso saio feminista egingo dute bihar, egubakoitza, 19:00etan. Ainhoa Agirreazaldegi, Maider Arregi,...

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.