Tokikom jardunaldiak

Eli Vivas: "Datuek berez ez dute ezer esaten; elkarrizketatu egin behar dira"

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko aza. 14a, 14:05

Argazkia: Chus Alonso.

El Periodico de Catalunya-ko infografia taldearen datu-kazetaritzako saila koordinatzen du Eli Vivasek. Gainera, kazetaritzaren eta teknologiaren arteko uztarketa sustatzen duen Hacks Hackers Barcelona erakundearen sortzaileetako bat ere bada.

Zer da datu-kazetaritza?

Esanahi akademiko baten ez jausteko, beti egin den kazetaritza inoiz egin ez den moduan egitea dela esan dezaket. Kazetari baten helburua datuak batzea da, gertakaria datuen bidez kontatzeko. Aro digitalean, informazioren bolumena eta heltzeko bideak biderkatu egin dira. Big data-ra heltzeko beharrik gabe, Panama Papers-en kasuaren moduan, datu kopuru erraldoiak maneiatzeko, espezializatutako jendea behar da, eta batzuetan, programatzaileen laguntza behar izaten da. Datuak ez direlako guztiz eskuragarriak, findu, aztertu eta  behar direlako, eta ulergarriak eta erakargarriak egin behar direlako. Ikusi egin behar dira, azken finean. Nahiz eta ni letren mundutik etorri, gero eta gehiago inguratzen nau data science-k. Zientzialariak, analistak, arkitektoak, geografoak... interes bera dugu. Honetan guzti honetan, kazetariok badugu zer ekarri. Ikerketen gakoa hipotesi bat ezartzea da. Datuek, berez, ez dute ezer esaten. Elkarrizketatu egin behar dira. Eta galderak egiten eta historiak kontatzen, kazetariak nahiko onak gara; kar, kar, kar. Beraz, ondo funtzionatzen du koktelak.

Ze harreman du erakundeen gardentasunarekin?

Administrazio publikoko edozein erakundek, legez, gardena izateko betebeharra du. Soldatetatik abiatuta, aurrekonturaino, eta baita erakunde horiek sortzen duten aktibitatea ere. Herritar guztiok dugu informazio publikoko eskaera bat egiteko eskubidea. Diru publikoarekin zer egiten den fiskalizatzeko modu bat da. Gardentasun legea sortu zenetik, Open Data webgunean hazten joan dira. Datu-kazetaritzaren osasuna eta garapena gardentasunaren eskutik doaz, zalantzarik gabe.

Ze erabilpen izan dezake tokiko komunikabideetan?

Informazioa beste toki batzuetatik ere lortu daiteke, ez bakarrik erakunde publikoetatik. El Español-ek, adibidez, Dormir en el limbo erreportajea kaleratu zuen, Inside Airbnb webgunetik, legez kanpo erabilera komertziala ematen zaien zenbat etxebizitza turistiko eskaintzen diren jakiteko.  Garrantzitsua da edozein udaletako artxiboak askatzeko presioa egitea, denok ordaintzen dugun informazioa delako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak