Ura eta errekaren astean, ekitaldi ugari Arrasaten

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko urriaren 26a

Bisoi europearrari buruzko hitzaldia, Etxezarreta errekan ibilaldi gidatua, Epeleko araztegira bisita eta erakusketa bat antolatu ditu Arrasateko Udalak datorren asterako.

EGITARAUA:

Azaroak 2, asteazkena:

Hitzaldia: Bisoi europarra Gipuzkoan. Hizlariak: Gipuzkoako Foru Aldundiko Basa Animali eta Landareen Zerbitzuko teknikariak eta Jorge Gonzalez, Biologian Doktorea, LIFE LUTREOLA proiektuko teknikaria. Kulturaten, 19:00etan.

Azaroak 5, larunbata:

Ibilaldi gidatua: Ezagutuko dugu Etxezarreta erreka ertzeko basoa eta bisoiaren jarraipena nola egiten den, Jorge Gonzalez adituarekin (Biologian Doktorea) eta Udalako Ingurumen Eskolako irakasleekin. Irteera aprobetxatuko dugu erreka bazterrak garbitzeko.

Elkargunea, 9:30ean, Arruena parkean (Musakolako Eroski ondoan).

Epeleko araztegira bisita: Ezagutuko dugu nola tratatzen diren gure etxeetako ur zikinak. Araztegiko sarreran 12:00etan.

Azaroak 1etik 12ra

Erakusketa: Gipuzkoako erreketako urak soinuen bidez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak