Kutxan bueltan da Maritxu

Aitor Agiriano 2016ko urriaren 7a

Eguna kezkaturik hasi ostean, bueltan da Maritxu. Orain dela egun batzuk kaxatik alde egin eta Debagoienean zehar ibili da.

Aretxabaletan loreontziak ardoarekin ito nahian ikusi omen zuten. Arantzazun aldiz, oñatiarrei ongi etorria ematen ibili omen zen, eta Zigorrola eta Bedoña inguruan ere ikusi omen dute egunotan. Azken honetatik selfiea eta guzti bidali zuelarik. Eguerdian, Arrasateko kaleetan zehar ikusi dugu prezesioan. Azkenean, ez dio urteroko hitzorduari hutsik egin eta miraria eginez, kaxan da berriz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak