Sasoitsu heldu da Maritxu Kajoi 40. urteurrenera

Aitor Agiriano 2016ko urr. 7a, 16:12

Aretxabaleta, Oñati, Zigorrola eta Bedoñatik ibili eta gero, Arrasateko kaleetan barrena bueltan da Maritxu. Txaranga musika doinuez lagunduta, prozesioan dabil herriko kaleetan zehar. Dotore jantzi, eskapularioa lepoan, aurten karratua, lehenengo lore eskaintzak egin eta photocall-etik pasa eta gero, giro ezin hobean ari dira Maritxuren 40. urteurrena ospatzen. Aurten, gainera, jai eguna izanik, jendez lepo daude kaleak txikiteroen egunaz gozatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak