Talde bat Kurtze txiki plazatik abiatu da, San Andres inguruan bizi diren ikasleak bilduz. Beste taldea Biteri plazatik irten da, eta erdigunean bizi diren ikasleak elkartu dira han. "Esperientzia polita izan da; ikasleak gustura, oinez eta lagunartean egin dute eskolarako bidea", adierazi dute Udaletik.