Wallart Mural Painting enpresak bost zirriborro aurkeztu ditu eta Udalaren asmoa da herritarrek bost horien artean erabakitzea: "Horretarako antolatu da prozesu parte-hartzaile bat".
Botoa eman ahal izango da BAZen dauden ontzietan edo Udalaren webgunean. Lehena irailaren 24ra arte, BAZ zabalik dagoen ordutegian; eta, bigarrena, hilaren 25era arte. Adinez nagusi izan eta Arrasaten erroldatuta daudenek eman ahal izango dute botoa. Jarraian, Wallart Mural Painting enpresaren proposamenak:
1. Arrasateko historia:
2. Basoa:
3. Atzerantz begirada:
4. Udazkeneko basoa:
5. Monumentu:
Herriko muralistekin harremanetan
Udaleko Tokiko Gobernu batzarrak maiatzaren 19an lanak esleitzea onartu eta albistea publiko egin zenean, herriko muralista talde bat Udalarekin jarri zen harremanetan. "Lanak kanpoko enpresa batek egingo zituela enteratu ginenean Udalara jo genuen horma horretarako proposamen batzuekin. Lanak esleituta zeudela erantzun ziguten eta horma horretako irudi berria enpresa horrek egingo zuela. Hala ere, esan ziguten hurrengo proiektuetarako gurekin kontatuko dutela", adierazi dio GOIENAri muralistetako batek.
Horma horretan urte luzez egon diren irudiak –torturaren aurkakoa eta euskalgintzaren aldekoa– oraindik zehaztu gabeko herriko beste horma batzuetan egiteko asmoa dagoela ere gaineratu du muralista taldeko kideak: "Baimena badago mural horiek egiteko baina oraindik lanean ari gara zirriborroekin".