Udaleko Kirol Zerbitzuak aditzera eman duenez, astelehenean, hilak 18, iazko egunik onenean besteko erabiltzaile gerturatu zen kiroldegira, 1.800 erabiltzailetik gora. Atzo, hilak 19, errekorra hautsi zen: "Musakolako kiroldegiak 2.053 erabiltzaile izan zituen guztira. Igerilekura 1.837 pertsona gerturatu ziren egunean zehar eta momentu gorenean, 1.400 pertsonatik gora bildu ziren. Kontutan hartu behar da kanpoko igerilekuek duten edukiera maximoa 1.500ekoa dela. Beraz, egun hauetan edukiera maximotik oso gertu ibili gara".