Alkatearen erabakian jasotzen denez, udarako baimen berezia izango da: "Esparru egokitu horrek egoera larrietan aparkaleku erabilera izateko aukera dauka, eta iragarritako alerta laranja nahikoa arrazoi bada larritasuna aitortzeko. Bestalde, jasaten ari garen horrelako egoera behin baino gehiagotan eman daiteke uda denboraldian. Horregatik egoki ikusten da baimen hori denboraldi horretara mugatzea". Udako kanpaina irailaren 18an amaituko da.