Jose Luis Iñarra kaleko igogailuaren irekiera Arrasateko Udalak nahiko lukeena baino gehiago ari da atzeratzen. "Igogailua erre zenean kalte handiak eragin zituen egitura metalikoan eta hori konpontzeko piezak ez ditu Orona enpresak ekoizten. Alemaniara eskatu behar izan dituzte eta Oronak jakinarazi duenez, uztailaren 21ean dira heltzekoak. Pieza horiek muntatzen eta dena behar den moduan uzten astebete inguru beharko dute. Hil amaierarako funtzionamenduan egongo da", adierazi du Udal Gobernuak.