Jarraian, Arrasateko Udalak kaleratu duen oharra osorik:
"Atestatua prestatzen ari dira gaia eta egilea epailearen eskuetan uzteko, dagoeneko igogailua erre zuen pertsona identifikatua baitago. Arrasatear guztien poltsikotik ordainduko dira igogailuaren konponketak, eta horiek, hain justu, 8.741,21 euroko kostu izango dute. Hala ere, legeak ahalbideratu ezkero, Udalaren asmoetan dago egileari gastua erreperkutitzea", azaldu du Arrasateko Udalak.
Era berean, "azken egunotan gertatutako ekintza eta jokabide bandalikoak salatu eta gaitzetsi" ditu Udalak, aipatu igogailuaz gain, "Jose Luis Iñarra kaleko eta Udala plazako edukiontziak ere erre baitituzte".
"Horrelako portaerek elkarbizitza oztopatzen dute eta elkarren arteko errespetuaren aurkakoak dira, ekintzok Arrasateko herritar ororen gain baitute eragina. Horregatik, Udaletik berriz ere, errespetua, bizikidetzarako eta elkarrekin geure etorkizuna eraikitzeko ezinbesteko oinarri eta printzipio gisa defendatu dute".