San Juan jaiak 2016

Txosnagunea beteta kontzertuan, eta aldarrikapen feminista tartean

Julen Iriondo 2016ko eka. 26a, 11:18

Gozatu ederra hartu du jendeak bart gaueko kontzertuarekin. Arkada Social talde arrasatearrak eta Non Servium madrildarrak giro aparta jarri zuten txosnagunean, doinu horiek gustuko dituztenen gozagarri.

Jende asko batu zen atzo gauean txosnagunean, bi taldeen kontzerturako. Arkada Social izan zen jotzen aurrenekoa, eta Arrasatekoek, atzo ere Hodei Beitiaren –ohiko baxu-jolea– anaia Magu baxuan zela, dena eman zuten taula gainean. Aspaldiko partez jo zuten herriko jaietan, eta, azken diskoko abestiekin batera, betiko kantuak ere eskaini zizkieten zaleei.

Abestien letretan bakarrik ez ziren atzo gauean aldarrikapenak izan. Izan ere, emakume talde bat, burua estalita eta askotariko mezuak zituzten kartelak eta antortxak eskuan, txosnagunean agertu eta, pankarta batekin, agertokira igo ziren mezu bat irakurtzera. Mezuak hainbat aldarrikapen feminista jasotzen zituen, eta Udalari kritika, txosnagunean jarrita zegoen pankarta baten kontuagatik.

Kontzertuan etenaldi horren ostean, jotzen jarraitu zuen Arkada Socialek, eta ondoren izan zen Non Servium taldearen txanda. Madrildarrek ageri-agerian utzi zuten euren indarra, eta Arrasateko nahiz kanpotik etorritako zaleek gozatu ederra hartu zuten. Batera jotzen dituzten kontzertuetan ohi bezala, Arkada Socialeko abeslari Hodei Beitia ere igo zen Non Serviumekoekin abestera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak