San Juan jaiak 2016

Patximatxin skate jaia

Julen Iriondo 2016ko ekainaren 25a

Patximatxin skate jaia egin dute gaur Zaldibarko frontoian, Arraskak antolatuta. Jaiaren barruan, txapelketak ere egin dituzte; 20 parte-hartzaile inguru izan dira.

Gizonezkoetan, sari guztiak Gasteizera joan dira: x-games-ean Samuel Carrillo nagusitu da; Kill the spot-ean, Niko Andino; eta skate-an, berriz, Aron Balboa.

Emakumezkoetan skate txapelketa egin dute, eta Durangoko Lucia Cebrian izan da garaile.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak