San Juan jaiak 2016

Dragoi Jana, azokan eta biharamun kutsu apur batekin aurten

Julen Iriondo 2016ko ekainaren 25a

Euri arriskuagatik, aurten ez dute Herriko plazan egin AEK-k eta AEDk antolatzen duten afaria. Eguraldi txarrarekin orain arte Uarkapen egin ohi zena, azokara aldatu dute aurten –kirol instalazioetan alkohola kontsumitzeaz legeak dioenagatik–.

Horrez gain, sanjuanen atarian barik, egunean bertan egin dute aurten berriro, eta bezperako festa handiaren ondotik, lasaiago suma zitezkeen atzo animoak, nahiz eta giro onean beti. 400 bat dragoi txuleta erre zituzten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak