80 urtetik gorako gainontzeko gonbidatu guztiek ere oparitxoa jaso dute Maria Ubarretxena alkatearen eskutik. Gainera, Abaroako abesbatzak emanaldi eder bat eskaini du, San Juan ereserkiaz bukatu dutelarik.
80 urtetik gorako arrasatearrak Etxaluzen bildu dira gaur Udalaren partetik merezitako omenaldia jasotzeko, San Juan jaietan urtez urte egiten den legez. Mahaietan jarrita, mokadutxoa egin dute, eta alkateak esker on hitzak eskaini dizkie mikrofonotik. Jarraian, Abaroako emakumezko eta gizonezko bazkide nagusienek lore sorta jaso dute. Eurak dira Ignacia Llodio (98 urte) eta Benito Berjon (94 urte).
80 urtetik gorako gainontzeko gonbidatu guztiek ere oparitxoa jaso dute Maria Ubarretxena alkatearen eskutik. Gainera, Abaroako abesbatzak emanaldi eder bat eskaini du, San Juan ereserkiaz bukatu dutelarik.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.