Bi eredu, bizitza ulertzeko bi modu, azaleratu nahi ditu Debagoiena Zutik mugimenduak eta, besteak beste, gaurko Bizipoz Tourrarekin egin nahi dute gaur. Bi modu, batetik, nahi ez duten eredua, erraustegiarena, "gelditzera" doazena. Bestetik, haiek ordezkatu eta bultzatu nahi dutena, "bizitza zentroan jarriko duen jendarte eredua" eta "gaur egungo bizitza ereduari" alternatibak eskaini nahi dizkiotena.
"Boterea indargabetu eta herrigintza ahalduntzera goaz, borroka ezberdinen elkargune izan nahi dugu" diote Debagoiena Zutik mugimendukoek.
"Gaur ez da ezer amaitzen, gaur Bizipoz Tourra hasiko da", diote. 19:00etan Mankomunitatearen aurrean elkartuko dira. Herritarrei dei egin nahi diete parte hartzera. Arrasateko kaleetan barrena protesta eta alternatibak eroango dituzte, modu koloretsuan, eta amaieran, Seber Altube plazan, performance bat egingo dute.