Erraustegiek eta zabortegiek "pertsonen osasunean egiten duten kaltea nabaria" dela eta hori "saihestea posible" dela aldarrikatu dute. "Interes politiko eta ekonomikoak daude proiektu honen atzean, eta guk, bizitzaren erdigunean pertsonak jartzea da eskatzen duguna" adierazi dute osasun zerbitzuetako langile eta aipatutako sindikatuetako ordezkari direnek.
Adierazi dute, era berean, elkarretaratze honekin, "babesa" ere adierazi nahi dietela Zutik Debagoiena mugimenduaren kanpaldian daudenei.
Bizipoz Tourra
Osasungintzako LAB eta ELAko ordezkarien elkarretaratzeaz gain, atzo, kanpaldiaren bigarren egunean, Maria eta Manex bikotearen emanaldia izan zen gau partean.
20 bat kanpin dendatan pasa dute bigarren gaua eta Debagoiena Zutiketik iragarri dutenez gaur, ekainaren 22a, Bizipoz Tourra izango da, 19:00etan, Mankomunitate aurretik abiatuta.