Urtez urte izena ematen duten herritarren kopurua handituz doala adierazi du Arrasateko Udalak. 2013. urtean, 380 lagunek hartu zuten parte; iaz, berriz, 552 herritarrek, eta aurten zifra hori gainditu egin da: 731 herritarrek eman dute izena.
Herriko Azoka plazan aurreikusita zegoen bazkaria eta plaza leku itxia denez, horrelako ospakizunetan, babes planak ezarritako neurriak errespetatze aldera, larrialdietarako sarrera-irteerak eta abar, bertan dagoen lekua mugatua geratu da.
Hori horrela, eta eguraldi txarra aurreikusten denez, Azoka Plaza kokagune aproposena da Arrasateko Udalaren ustez. Hortaz, Udaletik jakinarazi dute mahai gehiago non jarri aztertzen ari direla eta karpak jarriko dituztela kanpo aldean jende kopurua handitzeko.
Hurrengo urteetarako tokia
Bazkari honek duen arrakasta ikusirik eta urtero bertan parte hartzera animatzen diren herritarren kopurua gora doala ikusitik, aukera ezberdinak aztertuko ditu Udalak hurrengo urtera begira. "Iaz, jada, nahiko estu egon ziren 552 lagun Portaloian eta Azoka Plazak ematen duen espazioa ere ez da nahikoa izan aurten herritar guztiei bazkarirako lekua bermatzeko" adierazi dute Arrasateko Udaletik.