San Juan jaiak 2016

Bertsoak sanjuanetarako motorrak berotzeko

Txomin Madina Milikua 2016ko eka. 19a, 18:06

Joanes Igeregi atzoko saioan bertsoa botatzen.

San Juan jaien aurreko egunetan urtero moduan, AEDk antolatuta bertso jaialdia egin zuten bart Kulturateko areto nagusian. Julio Soto, Arrate Illaro, Nerea Elustondo eta Joanes Igeregi ibili ziren bertsotan agertoki gainean.

Eguraldi kontuengatik Monterron parkean barik, Kulturateko areto nagusian egin zuten atzo gauean AEDk San Juan jaien bezperatan antolatzen duen bertso jaialdia.

Lau izan ziren Altutik Bertso Eskolako Xabi Betzuen Tito-k jarritako gaiak landu zituzten bertsolariak: Julio Soto, Arrate Illaro, Nerea Elustondo eta Joanes Igeregi. Batez ere ofiziotan aritu ziren ordubete pasatxo iraun zuen saioan eta gaurkotasuneko gaiak jorratu zituzten gehienbat, umoretik eta ikuspegi orijinaletik helduta.

"Akaso ordu edo egun aldaketagatik egia da beste urte batzuetan baino ikusle gutxiago etorri direla, baina publikoa nahiko gaztea izan da eta horrekin ezusteko positiboa hartu dugu", azaldu dute bertso saioaren balorazioa egiterakoan AEDtik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak