Biteri plazatik herriko plazarainoko ibilbidea danborren hotsekin bete dute haurrek. Bi ordu inguru jo eta ke ibili dira gazteak danborrak astintzen, eta banderak alde batetik bestera mugitzen.
Guztira bost konpainiak parte hartu dute. Hiru konpainia kupelekin irten dira, eta beste biak danborrekin. Ohiko doinuak ez dira falta izan, eta umeek eta gurasoek arratsalde ederra igaro dute.