San Juan jaiak 2016

Kantu afarian, euskal kantak izan dira protagonista kontzejupean

Imanol Beloki Unamuno 2016ko eka. 18a, 11:01

Jose Letona plazan izan beharrean, kontzejupean izan da aurten kantu afaria. San Juanak ondo hasteko hitzordu garrantzitsua bilakatu da azken urteotan, eta harrera bikaina izan zuen atzokoan ere. Bertan, Sei Pistols Eta Trabuko Bat taldeak girotu zuen gaua, eta euskal kantak abesten ibili ziren ordu txikiak arte.

Azken urteotan ohitura bilakatu da kantu afaria Arrasaten, eta, atzo, bosgarren edizioan ere, giro ederrean izan ziren bertaratuak. Udaletxeko arkupean oholtza jarri zuten, eta arkupeetako mahai eta aulkiak jendez beteta izan ziren.

Sei Pistols Eta Trabuko Bat taldeko Kepa Urteagaren esanetan: "Afaltzera ez zen jende gehiegi gerturatu, baina kantura aldiz, bai. Batzuk bokatekin etorri ziren, beste batzuk pizzekin… eta oso ondo pasatu genuen".

Kantuan jarraitzeko gogoz

Norberak eroan behar izan zuen jatekoa, edatekoa eta kanturako gogoa, eta azken hau, soberan izan zen. Izan ere, errepertorio ederra eskaini ostean, jendeak abesten jarraitu nahi izan zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak