San Juan jaiak 2016

II. Argazki Lehiaketa San Juan jaietan

Irati Elortondo 2016ko eka. 17a, 10:23

Ekainaren 23tik 27ra aurkeztu beharko dira eta sari banaketa uztailaren 8an izango da.

Artgazki elkarteak Arrasateko II. Argazki Lehiaketa antolatu du aurtengo San Juan jaietarako. Argazkiaaurkezteko epea ekainaren23tik27raizangoda. 

Rallytik lehiaketara

Aurtengo lehiaketa ezberdinizango da; aurreko urtean jende gutxi aurkeztu zela diote antolatzaileek, rallya izan baitzen, eta presioa handiagoa zen lanak entregatzeko orduan. Aurtengo dinamika, beraz, ezberdina izango da, jaiak amaitu arte izango da argazkiak aurkezteko aukera.

Anibal Carmona antolatzailearen hitzetan: ''Edizio ona izan zen, argazki politak jaso genituen, baina, rallyaren kontuagatik, gutxi aurkeztu ziren, eta pena eman zigun.''Antolatzaileen helburua herriko jaiak sustatzea da. Argazki lehiaketaz gain beste ekintza batzuk egiteko konpromisoa hartu du Artgazki taldeak.

Sari potoloak

Sari banaketa uztailaren 8an izang da Kajo tabernan,  19:00etan.Bi kategoria badaude ere, zazpi sari lortzeko aukera izango dute debagoiendarrek. Argazki onenaren kategorian, hiru sari banatuko dituzte; hirugarren argazki onenarentzat 100 euro eta garaikurra; bigarren argazki onenari 150 euro eta garaikurra eta lehen argazkionenari 300 eta garaikurra. 16 urtetik beherako gazteek ere izango dute parte hartzeko aukera, eta argazki kamera bana –CanonEos M– jasoko dute bi irabazleek. Horrez gain, aurkeztutako argazki guztietatik originalenak 100euroko saria irabaziko du eta parte-hartzaile guztien artean afari bat zozketatuko dute Arteaga jatetxean bi pertsonarentzat.

Izen ematea

Izenematea dohainik izango da eta, gehienez, parte hartzaile bakoitzak bi argazki bidaltzeko aukera izango du. Argazki guztiak lehiaketak@artgazki.org posta-elektronikora bidali beharko dira, ekainaren 27ko gaueko hamabiak baino lehen. Argazkiekin batera izen-abizenak, posta elektronikoa, telefonoa eta argazkiaren izenburua bidali beharko dira. Antolatzaileek esan dute edela argazki edizio edo muntaiarik onartuko.

Argazkigintzan eta artean murgilduta dauden epai-mahaiak aukeratuko ditu argazkirik onenak, San Juan jaiak bukatu eta astebetera. Iazko epai-mahaikideak Antonio Murillo antolatzaile eta argazkilaria eta Iñaki Riviere pintorea izan ziren. Aurten ildo beretik jarraituko dutela dio Carmonak. 

Iazko irabazleak

Maila paregabea erakutsi zuten iaz irabazleek. 16 urtetik beherako gaztetxoen mailan, bigarren argazkirik onena Maria da Silvak irabazi zuen; lehena, ordea, Jon Elosegik. 16 urtetik gorako sailean hiru saritu egon ziren: hirugarrena, Leire Murillo; bigarrena, Isabel Muñoz; eta lehena, Aive Trujillo.Azkenik,argazkirik originalenaren saria Kontsuelo Errastik irabazi zuen.

Mugikorretatik harago

Gaur egun mugikorrekin edozein argazki ateratzeko aukera badago ere, Artgazki taldeak argazkilaritza profesionalagoa sustatu nahi izan du lehiaketa honekin. Carmonaren hitzetan: ''Betiko argazkilaritza sustatu gura dugguk: enkoadraketa, konposaketa eta teknikak hobeto lantzeko.'Jaietan herritarrek argazkilaritza disfrutatu ahal izateko ekintza paregabea dela diote.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak