Ibilbidea aldatu egingo dute aurten, helduen berbera egiteko. Biteri plazatik irtenda, Zerkaosteta, Kontzezino, Garibai, Maala eta Erdiko Kale zeharkatuko dituzte Herriko Plazan amaitzeko. Bestalde, kantinarien entsegua ekainaren 11n eta 18an egingo dute Erlojuaren Eraikineko Txikitxu-Arrostaitz dantza taldearen lokalean, 11:00etan.
Karroza aurten ere
Amaitzeko, SUDC elkarteak urtero egiten duen karrozan joan beharreko umeak 18:30ean elkartuko dira Nafarroa etorbideko autobus geltokian, Gamei lantokiaren parean.