Beraz, umeen danborrada Biteri plazatik irtengo da aurten. Biteritik Zerkaostetara abiatuko da, ondoren Iturbide egoitzara jaitsiko da, eta Garibai zein Maala zeharkatuz Erdiko Kalera joango dira Herriko Plazan amaitzeko.
Arropak jasotzeko zitak
Umeen danborradarako arropak jasotzeko SUDCek Nafarroa etorbidean –ospitale ondoan– duen egoitzara joan beharko da, 16:30etik 18:00etara. Honako hau izango da egutegia:
Maiatzak 31 barrileroak (mutilak)
Ekainak 1 barrileroak (neskak)
Ekainak 2 danbor-joleak
Ekainak 3 eskoziarrak
Ekainak 6 kantinerak
Ekainak 7 Sukaldariak, gastadoreak eta abanderatuak
Helduen entseguen hasiera
Era berean, helduen danborradarako entseguak maiatzaren 30ean hasiko dituzte, Arizmendi Ikastolako Gaztelupe guneko (San Viator handi zena) patioan.