Fagor taldeak 51 milioi euroko emaitzak izan ditu 2015ean

Arantzazu Ezkibel Galdos 2016ko eka. 3a, 13:03

Urteko batzar nagusia egin zuen atzo arratsaldean Fagor taldeak Mondragon korporazioaren egoitzan. Aurrerakin eta emaitzen banaketei buruzko arauak onartu zituzten, gehiengo zabalarekin. 2015eko datuak ere eman zituzten: 51 milioi euroko emaitza izan zuten.

Urte hasieran hausnarketa prozesu bat hasi zuen taldeak, eta horren ondorioz martxoan erreferendum bitartez hainbat estatutu eta arau sozial aldatzeko batzarrak egin zituzten taldeko kooperatibetan. Atzoko batzarrean, aurrerakin eta emaitzen banaketei buruzko arauak onartu zituzten. %80tik gorako aldeko botoekin onartu zituzten arauok. Horrez gain, taldeko hainbat organo berritu zituzten.

Fagor taldeak zazpi kooperatiba batzen ditu, eta euren "premia sozial nagusia Debagoienak duen enplegu beharrari erantzutea da". Atzoko batzarrean hainbat datu adierazgarri eman zituzten. 

Datuei begira jarrita, 2015eko salmentak 1.425 milioi eurokoak izan ziren, aurreko urtearekin alderatuta % 6,32 gehiago. Emaitzak ere handitu egin dituzte: 51 milioi euroko emaitza izan zuen taldeak eta inbertsioetara 66 milioi euro bideratu zituzten. 

Euskal Herrian langile gutxiago 

Langileei dagokienez, datuak bestelakoak dira. Euskal Herrian 42 langile gutxiago ditu taldeak eta euskal herritik kanpora 170 langile gehiago.

Birkokapenak

Fagor taldearen birkokapenei dagokienez, 2015eko abenduaren 31ko datua da behin betiko 177 bazkide birkokatu dituztela eta behin behinean, 403 bazkide.

Ordainduk eta Eskuratuk elkarretaratzea egin zuten

Ordaindu eta Eskuratu plataformek batzar nagusia aprobetxatu zuten elkarretaratzea egiteko. Euren eskaerak babesteko eskatu diete Fagorreko ordezkariei, eta beharrezko diren neurriak hartzeko Mondragon taldeari eskatzeko eurei zor diena ordaintzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak