Ordainduk eta Eskuratuk elkarretaratzea egin dute Fagor taldearen batzar nagusian

Arantzazu Ezkibel Galdos 2016ko eka. 3a, 13:05
Manifestazioa egin zuten Mondragon taldearen egoitzara. Argazkia: Ordaindu.

Ordaindu eta Eskuratu plataformek batzar nagusia aprobetxatu zuten elkarretaratzea egiteko. Euren eskaerak babesteko eskatu diete Fagorreko ordezkariei, eta beharrezko diren neurriak har ditzatela Mondragon taldeari eskatzeko eurei zor diena ordaintzeko.

Ordainduk ohar bitartez gaineratu du Mondragon taldea kooperatibetako batzarretan parte hartzen dabilela "aipatutako bi plataformen eskaerak kritikatuz".

"Gainera Mondragon taldeak dio, epaitegietan auzia galduz gero, bazkideek eurek ordaindu beharko dutela bazkide aktiboek eta erretiratuek eskatu dituzten 50 milioi euroak", diote oharrean.

Eskatzen dutena itzultzeko eskatu du beste behin Ordainduk, eta horretarako arrazoi asko dituztela nabarmendu dute.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak