Gustura ospatu dute Beste Bat! eguna Arrasaten

Amaia Txintxurreta Guridi 2016ko mai. 28a, 16:19
Eguerdian ateratako talde argazkia.

Zazpigarren urtez giro onean ospatu dute Beste Bat! lagunarteak antolatutako Beste Bat! eguna Arrasaten. Goizean areto futbol partidua izan dute, aurten Kataluniatik etorritako St. Pauli delegazio bateko lagunen aurka, 2-2 berdindu dute, eta horren ostean festarekin jarraitu dute.

Eguerdian poteoa egin dute, eta Beste Bat! egunean ohikoak diren kontzertuekin hasi dira. Eguerdian, esaterako, Beste Hiru! taldeak kontzertua eskaini du Amaiur tabernan. Bazkaltzen 72 lagun izan dira guztira, Kataluniatik etorritako 15 lagunak barne. Eta gero jaiarekin jarraitu dute.

Beste Bat! lagunarteko kide eta Alemanian jaio, baina Arrasaten bizi den Dirk Morenweiser-ek esan du "larregiko ondo" pasa dutela. Tabernak beteta izan direla kontzertuekin eta arrakasta izugarria izan dela. Jendeak ondo erantzun duela eta Kataluniatik etorritakoak ere oso gustura gelditu direla gaineratu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak