Urtero bezala, ipuin lehiaketa izan da parte-hartze handiena izan duena, 63 lanekin; ondoren, poesia lehiaketa, 43 lanekin; eta, hirugarrenik, bertso-paper lehiaketa, 29 lanekin. Epaimahaia AED elkarteak aukeratuko du. Lehiaketa debagoiendarrei zuzenduta dago, edo bertan lan egiten dutenei. Obrak euskarazkoak dira eta inoiz saritu edota argitaratu gabekoak izan behar dute. Gai librea izan zuten gaztetxoek, eta parte-hartzaile bakoitzak nahi adina lan bidaltzeko aukera izan zuen.
Finalistak
Ipuin Lehiaketa:
- Unai Egidon
- Jurgi Irasuegi
- Kattalin Linazisorok eta Naroa Etxeberriak osatutako bikotea
- Irene Murua
- Nerea Agirre
- Maria Oses eta Matilde Aizpuruak eta Deiane Marcosek osatutako bikotea
Poesia Lehiaketa:
- Oihana Romero
- Esti Benitez
- Jurgi Iraola
- Maria Oses
- Itziar Elkorobarrutia
- Deiane Marcos
Bertso-Paper Lehiaketa:
- Saioa Coronado
- Bertso Eskolako bederatzikotea
- Olatz Zuazubiskar
- Oihana Arana
- Haizea Arana
- Marixe Ruiz de Austri
- Ane Zuazubiskar
Sari potoloak
Hurrengo eguenera arte, hilak 12, irabazleak esango ez badituzte ere, iragarri dituzte jada finalista guztien izenak; guztira, 29 dira. Maila ezberdinetakoak, lehen eta bigarren mailetako gaztetxoek hurrengo astean sari potoloak irabazteko aukera izango dute.
Gaztetxoek sari ugari jasotzeko aukera izango dute, hiru sail ezberdinetan banatuta. Ipuin, poesia eta bertso-paper saila 4 maila ezberdinetan banatuta dago; Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako gazteek gehienez 100 euro irabaz dezakete. Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailetako ikasleek 125 euroko saria izango dute; 3. eta 4. mailetako ikasleek, berriz, 150 euro. Azkenik, Batxilergoan diharduten ikasleek 200 euro irabazteko aukera izango dute. Bigarren postuan geratuz gero, opari bat ere emango zaie ikasleei.
Gonbidatu berezia
Aurtengo idazle gonbidatua Irati Jimenez izango da; idazle mundakarra sari banaketa ekitaldira hurbilduko da, irabazle eta parte hartu duten gaztetxo guztiei aholkuak eman eta haiekin hitz egitera. Irati Jimenezek dio ilusioz beterik etorriko dela ekitaldira: "Nik gaztetan nuen ilusio bera ikusten dut gaztetxoen begietan, asko gustatzen zait lehiaketa hauetan egotea, nire gaztaroaz gogoratzen naiz".
Jimenezek ez ditu bidean agertzen zaizkion arazoak oztopo ikusten: "Idaztea gustatzen bazaizu, aurrera, ez egin kasu bidean jartzen diren oztopoei". Ilusio hori gaztetxoei helarazi nahi die Jimenezek, erronka handia bada ere aurrera jarraitzeko ilusioa ez galtzeko esanda: "Ilusioa egiten dit bertara joateak; ni nerabea nintzenean izaten nituen oztopo eta kezkekin gogoratzen naiz, eta haiei positibismoa transmititu nahi diet; oztopoei kasurik ez egitea, alegia".
Irati Jimenez idazlea Bigarren Hezkuntzako ikasleekin (DBH eta Batxilergoa) egoteko aukera asko izan du beti, eta haiengandik ikaragarri ikasten duela dio. Hurrengo astera begira Arrasatera ilusioz beterik eta gogoz hurbilduko dela dio.