Gaur egun Kantabria inguruan bizi arren, San Andres auzoan jaioa da Espinosa eta hari esker lotu dute erakustaldia: "Betidanik gustatu izan zaizkit txakurrak. Rotwailer txakurren munduan sartu nintzen duela hamar bat urte. Lanerako eta erabilpenerako txakurrak dira eta mundu horretan sakontzen joan nintzen... gaur arte. Halako erakustaldiak gutxitan ikusten dira hemen inguruan", adierazi du Espinosak.