Alkatetzarik izan ez arren, boluntarioei esker jaiak ospatuko dira San Andresen

Jokin Bereziartua Lizarazu 2016ko api. 21a, 15:21
Iazko San Andresko jaietako hiru irudi.

Apirilaren 29tik maiatzaren 1era ospatuko dira jaiak Arrasateko San Andres auzoan. Auzoan alkatetzarik ez dagoenez, boluntario talde bati esker antolatu dira jaiak. Egitarauan nobedade aipagarri bat izango da: apirilaren 30ean ehiza-txakurren erakustaldia izango da Gudarien plazan.

Egun horretan ere rock kontzertu aipagarria izango da leku berean: Libertad Condicional, Screamers and Sinners, Kadena Perpetua, Zarzamora eta Subversion X. Herri bazkaria ere hilaren 30ean egingo da; txartelak tabernetan daude salgai. Umeen menua sei eurotan dago eta helduena, berriz, hamabi eurotan.

Egitarau osoa, jarraian:

Apirilaren 29an, egubakoitza:

16:30ean suziriak

17:00etan haurren jolasak Kurtzetxiki plazan, futbolin txapelketa, aurpegi margotzea, eta haur eta gaztetxoendako txokolatada. Ondoren buruhandiak

22:00etan Sin + taldearen kontzertua, Gudarien plazan

Apirilaren 30ean, zapatua:

10:00etan suziriak

13:00etan txikiteoa koadrilen artean Incansables txarangak alaiturik. Txikiteoa Avenida tabernako terrazan hasiko da.

14:30ean auzo bazkaria Gudarien plazan, Incansables txarangak alaituta. Tiketak: 12 € helduak eta 6 € haurrak. Tiketak salgai jarri dira.

16:00etan gaztetxoentzat zezentxoak eta poniak, Hiruki plazan, Bergarako Zezenak antolaturik

18:30ean txakur erakustaldia, Gudarien plazan, Wurssy elkarteak antolatuta

 22:00etan Gudarien plazan kontzertuak: Libertad Condicional, Screamers & Sinners, Kadena Perpetua, Zarzamora eta Subversion X

Maiatzaren 1ean, domeka:

11:00etan suziria

12:00etan meza nagusia

12:30ean kalejira Arrasateko Gaiteroekin

12:30ean herri kirolak Gudarien plazan:

Aizkoran eta korrikan: Aratz Mugerza eta Xabier Zaldua

Txingak, ingudea eta aizkoran: Irati Astondoa eta Karmele Gisasola

14:30ean Jubilatuentzako Bazkaria, 80 urtetik gorako aitona-amonentzat, Corazon de Encina zentroan. Bazkalostean, musika Javi Sound-ekin.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak