Hasieratik ikusmina sortu du Rockomikiak erakusketak

Jagoba Domingo 2016ko apirilaren 8a

Rockmikiak erakusketa ikusten.

Zabaldu berri dago Rockomikiak, Biñetak@Doinuak erakusketa Kulturateko klaustroetan eta ateak zabaldu dituzten momentutik gerturatu dira ikusleak. Apirilaren 30a arte zabalik egongo da erakusketa; bertan diskoen azalak, komikiak, fanzineak… underground kulturarekin zer ikusia duten hainbat pieza daude.

Gasteiz eta Donostian geldialdia egon ostean heldu da Arrasatera erakusketa, baina oraingoa bereziagoa da; izan ere, hainbat arrasatearrek euren obrekin aberastu dute eta horrek erakarri du atentzio handiena.

Rockomikiak, Biñetak@Doinuak apirilean zehar egongo da ikusgai, baina erakusketa bakarrik ez, hainbat ekintza ere antolatu dituzte datozen asteetarako; Bertso punk margotuak eta Julen Ribas arrasatearraren erakustaldia besteak beste.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak