Siriari laguntzeko gaurko material bilketarekin "pozik" Harreman erakundekoak

Imanol Beloki Unamuno 2016ko api. 2a, 18:28
Gaur, Arrasateko Eroskin batutako materiala.

Arrasateko Harreman erakundeak Siriari laguntzeko material bilketa egin du gaur, Arrasateko Eroskiko Harreman dendan. Mantak, lo-zakuak, muletak eta haurrak eramateko motxilak izan dira jasotakoak, eta Andoni Uribeetxeberria Harremaneko kidea "pozik" agertu da batutakoarekin.

Gaur, 20:00ak arte egongo da aukera nahi duenak materiala Eroskira eramateko. Bestalde, apirilaren 9an ere, leku berean egingo da material bilketa, eta apirilaren 5ean, eta 12an berriz, Harremanen (Ferrerias 40 behea) jarraituko du bilketak.

Datuak, apirilaren 12an

Material bilketaren zehatzik ez duten arren, Siriari laguntzeko kanpainaren balorazio positiboa egin du Andoni Uribeetxeberria harremaneko kideak: "Gaur batutakoarekin pozik gaude, batez ere, goizean izan da mugimendua. Bestalde, Arrasateko hainbat dendetan ere badago aukera materiala uzteko. Dena batzen dugunean aterako dugu batutakoaren datu zehatzak".

Diruz laguntzeko aukera

Bestalde, material bilketaz gain lau kontu korronte ireki dituzte materiala bidali ahal izateko, eta kanpaina bukatu ostean ere zabalik egongo dira kontu korronteak. "Materiala klasifikatu, eta paketatu… ostean, Madrilera eroango dugu, hara eramateko ez dugu gasturik, baina Madriletik eramateko gastua dago".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak