Goizean goizeko sirimiriari aurrre eginez, aterkiak hartuta egin dute Gurutze Bidea gaur goizeko zortzietan Arrasateko hainbat kristau fededunek.
Urtero, Egubakoitz Santu egunez, Jesus hil zuten egunean gurutzeraino eginiko bidea irudikatzen dute. Hala, gurutzearen atzetik egin dute Portaloitik hasi eta Santa Barbara parkeko Goikobalu zelaigunerainoko ibilbidea, bidean errezatuz eta Jesusen bizitzako pasarteak irakurriaz. Hamalau geldialdi egin dituzte denera.