Ordu erdiko agerraldiaren ostean eztabaida irekia eskatu dute: "Kontzentrazio hau deitu dugun eragile, norbanako eta alderdiok adierazten dugu mozal ordenantzaren aurrean, moratoria eta eztabaida irekia ezinbestekoak direla inposizioaren aurrean. Adierazpen askatasuna ezin da ebatsi garbitasunaren izenean, are gehiago gu garbitasunaren alde gaudenean".
Martxoaren 22ko osoko bilkurarako deia
Adierazi dutenez, Udal Gobernuak ez du eztabaida ireki nahi izan: "Opor bezperatan onartu nahi dute ordenantza eta hori ekiditeko herritarrei dei egiten diegu martxoaren 22ko osoko bilkuran agertu eta euren kabuz gaia aztertu eta ondorioak ateratzeko".