Sylvia Marcos: "Emakume zapatisten borroka ulertzeko sentsibilizazioa dago hemen"

Josu Bilbao 2016ko mar. 16a, 13:33
Sylvia Marcos.

Zapatismoak feminismoari egin al dizkion ekarpenei buruz hitzaldia eskainiko du gaur, 19:00etan Kulturateko areto nagusian, Mexikoko unibertsitateko irakasle eta ikertzaileak.

Zapatismoaz eta feminismoaz hitz egingo duzu gaur Arrasaten. Zer aurreratu ahal diguzu?

Emakume zapatistek eztabaida feministari kolektiboan barneratuta dagoen emakumeen borroka baten ekarpena egiten diote. Euren eskubideak, emakume moduan, eskubide kolektiboak bezain garrantzitsuak dira. Herrialdeen eskubide kolektiboak ez daude emakumeen eskubideen gainetik, eta hori emakumeoi etengabe arduratzen gaituen kontua da. Izan ere, sarritan, lehenetsi egiten dira kolektiboaren eskubideak, herrialde indigenen eskubideak, eta emakumeon kontuak bigarren maila baten gelditzen dira. Zapatismoaren kasuan, biak batera eramatea lortu da. Garrantzi berdina dute.

Aurrera eta atzera ibili zara egunotan hitzaldiak ematen. Nola doa esperientzia?

Oso ondo hartu naute, eta arreta handiz entzun didate hitzaldietan. Euskal Herriko independentismo eta autonomismo posturekin kontaktua duen jende asko interesatu da. Nire ustez autonomia zapatista errazago ulertu dezakeen herrialdea da hau.

Nola ikusten duzu borroka feminista Euskal Herrian?

Noski, Euskal Herrian borroka feminista oso indartsua da. Gainera, emakume zapatisten borroka gertutik ezagutzeko interesa dute. Ezin daiteke dena autonomiatik kanpoko feminismo batera murriztu. Zapatisten praktika feministak ez dira beste estatu edo nazio bateko feministen berdinak. Berezitasun asko ditu. Hala ere, hemen, emakume zapatisten borroka ulertzeko konpresio maila edo sentsibilizazio handia dago.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak