Siriako gerratik iheslariekin batera 30 pertsonako kazetari eta boluntario talde bat atxilotu zuen atzo Mazedoniako poliziak, tartean Ane Irazabal arrasatearra. Irazabalen tuit batek zioen moduan, hainbat errefuxiaturekin batera ibaia zeharkatu zuten Mazedonia eta Grezia arteko mugan. Hemen:
EITBren arabera –etxe horretarako egiten du lan Irazabalek, besteak beste–, 250 euroko isuna ordainduta libre geratzekoa zen. Gauerdia pasata zenean utzi zituzten libre.
Goienako kolaboratzailea ere bada kazetari mondragoetarra. Puntua aldizkarian idazten du, aldika. Hemen, joan zen asteko zenbakian, Egiptoko egoerari buruz idatzitakoa.