Arrasateko EH Bilduk elkartasuna adierazi dio Ane Irazabal kazetariari eta harekin batera Grezia eta Mazedonia artean atzo atxilotutako beste kazetariei: "Europa bere orrialde tristeenetakoa idazten ari den garaiotan, errefuxiatuei ateak itxi eta Turkiarekin itun bidegabeak sinatzen direnean, pastelaren ginda da errealitate hau salatu nahi duten kazetariak atxilotzea. Euren lana ezinbestekoa da egia jakin dadin", diote. Hurrengo egunetan errefuxiatuen alde egingo diren mobilizazioetan parte hartzera gonbidatu dituzte herritarrak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.