Jarraian, EAJren adierazpena osorik:
"Herritargoak eskatzen duen elkarbizitza eta bakearen bidean oztopoak jartzea eragiten dute horrelako akzio ulergaitzek. Elkarren arteko errespetuari falta bat izateaz gain, bizikidetza kutsatu nahi duten akzioak salatu beharrean aurkitzen gara. EAJ-PNV talde politikoari irainak, talde politiko hau jarraitzen duten arrasatear guztiei ere irain egitea da.
Herri demokratiko batean horrelako jarrerek ez dutela lekurik uste dugu eta errespetua izanik lehentasunezko oinarri, era irmo batean salatzen ditugu iraganeko jokabide hauek".