Jarraian, Udal Gobernuak gertakarien aurrean adierazi nahi izan duena:
"Asteburu honetan Arrasateko kaleetan agerturiko laido eta kalteek ez duela lekurik gaur egungo gizartean eta behin eta berriz gaitzetsiko ditugula mota honetako hitz eta ekintza iraingarriak. Alkate eta udal ordezkarien aurkako erasoa ez ezik, Arrasateko herritar ororen aurkako erasoa ere bada, elkarbizitzaren, elkarren arteko errespetuaren eta iritzi aniztasunaren aurkako erasoa delako.
Arrasate herri demokratiko eta askea izan dadin nahi du gobernu honek, errespetua izanik ukaezinezko oinarri, guztion artean gure etorkizuna elkarbizitzan oinarriturik eraiki dezagun".