Arrasateko azken eraso matxista salatu du PSE-EEk

Eneko Azkarate 2016ko otsailaren 16a

Arrasateko PSE-EEk bere "gaitzespen" eta "atsekabe" osoa erakutsi ditu herriko emakumezko bik pairatu duten erasoa dela-eta. Emakumeak, ahizpak, ospitaleratu egin behar izan zituzten domekan, eraso matxistaren ondorioz. Sozialistek bi emakumeei elkartasun mezua bidali diete eta Ertzaintza zoriondu egin dute ustezko erasotzailea atxilotu duelako. Susmagarria atzemateko "azkar eta modu eraginkorrean" jardun izana txalotu du Arrasateko PSE-EEk. Era berean, "legearen zama osoa" ustezko erasotzailearen gainean eror dadila eskatu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak