Bestetik, Montserrat Caballe eta Freddy Mercury abeslari ezagunak agertu dira ezustean, ondo baino hobeto lagunduta, 2024an olinpiadak Arrasaten egin daitezela eskatzeko. Hasi da luze joko duen kolore, mozorro eta karroza festa!
Pregoiaren ostean, Hypster-tarrek habanera batekin eman diote hasiera jaiei:
Gure plataforma Phasion
Gure bizar eta melena
Gure iPhone 6a eta
Norman mailerren azkena
Gure ezberdintasuna
Ez da horren nabarmena
Ez al da ezker burgesa
Herri hontako emblema?
Baina altxatu bihotzak
Come on, atera onena
Falta diren denentzako
Besarkadarik minena
Denon artean ahal dugu,
Podemos, we can be, dena
Aurtengoa izan dadin
Aratusterik Cool-ena.
Desfile ederra egin dute, ondoren, kuadrillek –umeekin, horietako asko–. Kalejira Herriko Plazan amaitu dute, sari banaketarekin:
Emakumezko onenaren saria
El sombrero loco, Alicia en el pais de las maravillas-eko pertsonaia.
Gizonezko onenaren saria:
El Greco pintorea
Karrozarik onena:
Zigarrolako txinatarren karrozak eraman du saria.
Kuadrilla onenaren saria:
Errusiarrez jantzitako kuadrila izan da saritua.