Askotariko mozorroak eta karrozak ikusi ahal izan dira Aratuste-zapatuko desfilean. Iazko kuadrilla irabazleak, aurten Hipster gisara mozorrotu direnak, egin dute pregoia: "Arrasateko Hipster batzordea gara. Bizitza ikusteko beste modu bat. Gu ekologikoak gara, alternatiboak gara. Hori bai, telefono mugikorra merkatuko azkena eta Visa txartela poltsikoan badaezpada". Hasi da luze joko duen kolore, mozorro eta karroza festa!
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.