Justina Arentzaren berbetan oinarritzen du Velez de Mendizabalek gaurko irakurgaia. "Hasiera hartan ez genuen raketarik eta eskuz edo palaz egiten nuen, gehienbat palaz", kontatzen du, esaterako, hark.
Hamabi urterekin debuta
Baita ere Zaldibarren entrenatzen zela, gimnasia mordoa egiten zuela (korrika, igeriketa…), Union Cerrajerako langileak lanetik atera eta Gurea frontoira joaten zirenean haiei kantxa alokatzen laguntzen zuela, "hamabost zentimo kostatzen zuen saioko", du gogoan Arenatzak, Madrilen, berriz, hamabi urterekin debutatu zuela… eta horrela, Arenatzaren bizipenetan oinarrituta egiten du Debagoieneko historiagileak garai hartako raketisten bizimoduaren eta egoeraren gaineko erretratua.
Kontakizun osoa irakurtzeko Hots Begi Danbolinak blogean klika daiteke.