Mendi irteerak antolatzeko ardura hartu duen Sergio Serrano mendizaleak jakitera eman duenez, berrikuntza batzuk egongo dira aurten:
-Autobuseko maletategia ordenatuta eramango da: joaterakoan mendira eramateko motxilak alde baten eta aldatzeko arropa bestean. Itzultzerakoan, Garibaiko autobus geltokian geratu behar direnen motxila eta poltsa guztiak alde bateko maletategian eta bestetik San Andres eta Musakola auzoetako autobus geltokietan geratu behar direnen motxila eta poltsa guztiak beste aldeko maletategian.
-Mendizale bakoitzari informazio orri bat banatuko zaie etaparen xehetasunekin eta mendizaletasunaren gaineko informazio orokorrarekin.
-Martxaren antolakuntza: gidariak eta buztanak botikin bana eramaten dute.
-Izen-ematea: bi aukera egongo dira. Besaideko lokalera joanda astearte eta asteazkenean –mendi-irteeraren astean bertan, lehenago ez–, 19:30etik 20:30era. Edo astelehenean, martitzenetan edo eguaztenetan –mendi-irteeraren astean bertan, lehenago ez– edozein ordutan kutxazainaren bitartez –kutxara joanda edo internetez–; Laboral Kutxako eta Kutxabankeko kontu korronte zenbakiak jakinarazi zaizkie mendizaleei.
-Martxotik aurrera –epemuga jarriko da– mendi-irteeratan parte hartzeko federatu egin beharko da, bestela ezin da joan. Mendizale elkarteko bazkide izatea aukeran da.
Esandako moduan, Donejakue Bidearen lehen etapa sagardotegian bazkalduz borobildu zuten mendizaleek:
Hurrengo irteera otsailaren 28an egingo dute. Donejakue Bidearen bigarren etapa, Donostia eta Zarautz artekoa, hain justu.