Kanpainak "sekulako arrakasta" izan duela adierazi dute antolatzaileek: "Sorpresa bat izan da guretako. 193 negozio egon dira baina, gainera, erosketa egiterakoan poltsak banatzea ere izan da kanpainako parte. Erosketa egiterakoan orri bat bete eta sukurtsalera etorri behar zen bezeroa poltsa jasotzera. Bada, astebetean 3.000 poltsa banatu ziren eta gehiago eskatu behar izan genituen; guztira 9.000 poltsa banatu dira", adierazi du Arrasateko sukurtsaleko zuzendari Asier Bengoak.