"Gure helburua da txakur guztiak lotuta joatea eta txakur kakarik ez egotea, eta argi dago hori ez dugula bete. Hala ere, gure sentsazioa da kalean gero eta txakur gehiago lotuta doazela eta kaka gutxiago dagoela. Jabe horiei egindako esfortzua eskertu gura diet eta horrela jarrai dezatela; gainerakoei gogoratu nahi diet herria guztiona dela eta arauak errespeta ditzatela", adierazi du Garciak.
Oraingoz isunik ez
Txakurrak solte eraman edo kakak ez jasotzearren ez da isunik jarri; txakurrak ihes egin izanagatik edota kontrol gabe izateagatik sei zigor espediente ireki dira. Kanpainak ez du amaiera datarik: "Jabeek kontzientzia hartzea da helburua, behin betiko. Horretarako jarraituko dugu lanean", dio Garciak. Bestalde, txakurrak solte eramateko beste hiru gune irekitzea aurreikusten dute.